Jaialdia Ikasgelan antolatu dute ostiralean Putzuzulon

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 16a, 10:00

Ostiral honetarako jaialdia prestatu dute Putzuzulo gaztetxeko ikasgelan. Antolatzaileek azaldu dutenez,  "ikasleok elkartzeko egindako egitarau bat izango da". Lehenik eta behin, auzolana egingo dute 18:00etan, eta, ondoren, 19:00etatik aurrera, pintxo-potea eta Maren bakarlariaren kontzertu akustikoa.