'Ikimilikiliklik' antzezlana eskainiko dute igandean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ots. 16a, 18:00

7 urtetik gorako haurrei zuzendutako antzerkia izango da ikusgai Modelon datorren igandean. Sarrerak leihatilan edota online eros daitezke; horrez gain, Zarauzkohitza.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Marie de Jonghen Ikimilikiliklik antzezlana ikusteko aukera izango da igande honetan, Modelo aretoan. 7 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago antzezlana, eta beldurraren inguruko hausnarketa egiten du. 16:45ean hasiko da, eta sarrerak Modeloko leihatilan nahiz online erosi daitezke, Kutxabanken sarreren salmenta atarian.

Horrez gain, Zarauzkohitza.eus-ek ere antzerkirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Parte hartzeko, egin klik hemen.