Anestesia taldeak 'Fenix' abestiaren bideoklipa plazaratu du

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 17a, 16:45

Fenix Tour bira egiteko zailtasunak izan ditu Anestesia musika taldeak, pandemiaren eraginez. Edonola ere, aurki zuzenekoekin hasiko direla iragarri du Mikel Kazalis taldekideak bere Facebook atarian, baina ez hori bakarrik: "Itxaroten ari ginela, Fenix kanta egin genuen, mezu oso berezia duen kanta bat guretzat".

Abesti berriaren bideoklipa ere sortu dute, Zarauzko Hitzan ikusgai dagoena. "Hodei Esteban Pertusa handiak egina eta hor azaltzen diren beste lagunen ezinbesteko kolaborazioarekin", gaineratu du Kazalisek bere kontuan.