Gaurtik aurrera zabalduko dute Arte eta Historia Museoa

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 18a, 10:00

Udalak jakinarazi duenez, Zarauzko Arte eta Historia Museoak gaur bertan irekiko ditu berriro ateak. Bere ordutegia honakoa izango da: ostiraletan eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandeetan, 16:00etatik 18:00etara. Sarrerak bi euro balio du pertsonako.