Iñurritza jubilatuen elkarteak ospakizuna antolatu du Aingeru Guardakoaren Egunean

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 20a, 17:30

Martxoaren 1a Aingeru Guardakoaren Eguna da, Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkartearen eguna, eta ohi bezala, ospakizuna antolatu dute. Egun horretan, 12:30ean, meza izango dute San Pelaio elizan, eta ondoren elkartean bertan bazkaria. Haien bazkideen artean, gainera, aurten 90 urte egingo dituztenei omenalditxoa egingo diete.