Memoriarako hiru bizipen

Andoni Elduaien 2022ko ots. 18a, 16:00
Ezkerretik eskuinera, Pili Zabala, Maria Jauregi eta Idoia Zabalza atzo, Basazabalen. (Andoni Elduaien)

Maria Jauregik, Idoia Zabalzak eta Zarauzko bizilagun Pili Zabalak mahai ingurua eskaini zuten asteartean Azpeitiko Basazabal jauregian. Javi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariak gidatu zuen saioa, eta Egia, justizia eta erreparazioa: hiru bizipen memorian izenburupean aritu ziren solasean hiru lagunak. 

Giza eskubideen urraketen biktimak dira hirurak: ETAk hil zuen Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren alaba da Maria Jauregi; Idoia Zabalza Intxaurrondoko (Donostia) Guardia Zibilaren kuartelean tortutatuta hil zen Mikel Zabalzaren arreba da; eta Pili Zabala, berriz, GALek hil zuen Joxi Zabalaren arreba. Aurrera egiteko, egia, justizia eta erreparazioa beharrezkoak direla azpimarratu zuten.

Urola Kostako Hitzan irakur daiteke mahai inguruaren kronika.