Anbotora mendi irteera antolatu du Pagoeta elkarteak

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 19a, 16:00

Anboto gailurra. (Komando Kroketa)

Hilaren 27an egingo dute zeharkadia, eta izena datorren astean zehar eman ahal izango da Mendizabal kinkil dendan.

Pagoeta Mendizale Elkartearen hurrengo irteera otsailaren 27 izango da, igandearekin, eta Anbotora joango dira. Kruzetatik abiatuko dute txangoa, Orixol eta Anboto barrena jarraituz, Urkiolan bukatzeko. Egun osoko zeharkaldia izango da eta bidaia autobusez egingo dute; irteera Agoueseneko biribilgunean egingo dute 07:30ean.

Ibilbide xumea, ederra eta polita dela nabarmendu dute Pagoetakoek. Anboto gailurrerako igoera saihesteko aukera egongo dela nabarmendu dute, Zabalandi lepotik bide zabala hartuta.  Guztira, 13, 5 kilometroko irteera izango da, 750 metroko gorabehera metatuarekin.  Informazio zehatzagoa pagoeta.eus. webgunean jaso daiteke.

Ohi bezala, mendi irteeran izena eman nahi dutenek Mendizabal kinkil dendan izango dute horretarako aukera, datorren astean zehar, otsailaren 21etik 25era.