Euskadiko Tokiko Agenda 2030erako Akordioa aurkezteko topaketa egingo dute asteartean

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 19a, 10:00

Udalsarea 2030 sareak antolatutako hiru saioetako bat izango da, eta Gipuzkoako udal eta eskualde-erakundeetako ordezkarie zuzenduta egongo da Modeloaretoan egingo dutena.

Udalsarea 2030 jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak hiru lurralde-topaketa antolatu ditu datorren asterako, eta Gipuzkoari dagokiona Zarautzen egingo dute. Tokiko agenda jasangarrirako eta Euskadiko Tokiko Agenda 2030erako Akordioaren inguruko ekitaldia egingo dute apirilaren 8an, Gasteizen, baina aurretik lurralde historiko bakoitzeko udal eta eskualde-erakundeetako ordezkariei aurkeztu nahi diete diseinatzen ari diren akordio berriaren edukia.

Asteartean, otsailaren 22an, Zarauzko Modelo aretoan izango da Udalsarea 2030. Bertan hartuko dute parte Sebas Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategiako zuzendari nagusiak, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak, Koldobike Olabide Legazpiko alkateak eta Iker Urruzola Zizurkilgo alkate eta Tolosaldea Garatzeneko presidenteak. Topaketari 10:00ean emango diote hasiera eta 11:45 aldera bukatuko da.  Hurrengo bi egunetan, hilaren 23an eta 24an, Gasteizen eta Bilbon egingo dute saioa hurrenez hurren. Lurralde-topaketa horietara gonbidapenez soilik joan daiteke. 

Udalsarea 2030en lankidetzarako esparru-akordio berriaz gain, 2022-2025 aldirako Plan Estrategikoa izango dira sarearen ibilbidea eta lana datozen urteetan.