Mugimendu eta sormen tailerra antolatu dute aniztasun funtzionala duten gazteentzat

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 20a, 13:30

Otsailaren 25ean egingo dute lehen saioa, arratsaldez, gaztelekuan. Izen-ematea doakoa da.

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuak Bash proiektua jarriko du martxan datorren astean. Oro har, aniztasun funtzionala daukaten 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako mugimendu eta sormen tailerra da, eta lehenengo saioa otsailaren 25ean egingo dute, 17:30etik 19:00etara, gaztelekuan.

Otsaila eta ekaina artean iraungo du tailerrak, eta bi astetik behin izango da, ostiraletan. Musikaren bidez, denek batera mugitu eta ondo pasatzeko aukera eskainiko die erabiltzaileei. Bertan parte hartzeko ez da ordaindu behar, erabat dohainik da; udala arduratzen da kostuez.

Izena eman nahi dutenek 680 15 57 46 telefono zenbakira dei dezakete edo asociacionbash@gmail.com popsta elektronikora idatzi.