Asteazkenean irekiko dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian izena emateko epea

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 20a, 09:00

Iazko itsas zeharkaldian, igerilariak irteerako gunean. (Zarauzko Hitza)

Igeriketa probaren 50. urteurrena ospatuko dute aurten. Kronoak.com web orrian egin behar da inskripzioa, eta ohiko zeharkaldiaz gain,  Zarautz-Mollarri-Zarautz proba ere antolatu dute.

2020ko udan zen ospatzekoa 50. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia, baina azken bi urteetan proba bertan behera utzi behar izan zuten COVID-19ak eragindako pandemia egoeragatik. Iaz, alternatiba modura, Balea Igeri Elkarteak bestelako igeriketa proba bat antolatu zuen ohiko datetan, jakitun urteurren berezia eta betiko zeharkaldia aurten berreskuratuko zutela. Zehaztu dute asteburua, gainera, uztailaren 24-25a.

Horrez gain, datorren asteazkenean, otsailaren 23an, 12:00etan irekiko dituzte igeriketa proban izena emateko aukera; hau da, bi zeharkaldietan: Getaria-Zarautz (2.850 metro) kalsikoan, eta azken urteetan gero eta indar gehiago hartzen ari den Zarautz-Mollarri-Zarautz (5.000 metro) ibilbide luzean. Izen-ematea www.kronoak.com webgunean sartuta egin ahalko da; oraindik ordea ez dago ikusgai probaren ikonorik, ezta estekarik..