Capitulo Perfeito tutu txapelketa irabazi du Aritz Aranburuk

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 20a, 11:15

Nazioarteko tube rider edo tutu surflari onenak biltzen dituen txapelketa da Cascaiseko (Portugal) Carcavelos hondartzan jokatzen den Capitulo Perfeito. Atzo jokatu zuten aurtengo edizioa, bizpahiru metroko olatuetan, eta Aritz Aranburuk irabazi zuen bigarrenez; lehenego aldiz 2016an lortu zuen.

Cory Lopez estatubatuarra, Pedro Boonman portugaldarra eta Kiron Jabour hawaiiarraren aurka neurtu zituen indarra final nagusian. Aranburu ez zen buruan jarri hasieratik, baina txandan zehar lortutako 4.50 eta, batez ere, 7.50 puntuko bigarren olatuari esker bereganatu zuen garaipena.Beste behin erakutsi du maniobra honetan maisua dela, eta beste gustukoenetako bat izateaz gain, ongi menderatzen duela.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Capítulo Perfeito (@capitulo_perfeito)