Martxoaren 8ko mobilizazioaren harira egitaraua prestatu du Itaiak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ots. 21a, 10:41

Itaiaren aurkezpen ekitaldiko irudia.

Mobilizazioa egingo du Itaiak Zarautzen Martxoaren 8an, eta protesta horren inguruko informazio saioak eskainiko dituzte datozen egunetan.

Hainbat ekintza prestatu ditu Urola Kostako Itaiak datozen egunetarako, Martxoaren 8rako antolatu duten mobilizazioaren inguruan –Frontoi Txikin jarri dute hitzordua egun seinalaturako, 18:30ean–. Larunbatean bilera irekia egin zuten Putzuzulo gaztetxean, eta gaur emango diote jarraipena egitarauari. Lan eguna izango da gaur, eta 18:30ean elkartuko dira gaztetxean bertan horretarako.

Hurrengo asteburuan, Martxoaren 8rako deitu duten mobilizazioaren aurkezpena egingo dute gaztelekuan, 18:30etik aurrera, ostiralean; larunbatean, berriz, infogunea jarriko dute udaletxearen aurrean, 12:30ean.