Koxme balearen txupinazo jaurtiketarekin lehertu da mozorroen festa

Maria Maya Manterola 2022ko ots. 26a, 13:30

Makina bat haur eta herritar zain zituen Koxme baleak 12:00etarako Modelo parean. Joxelontxox txarangarekin heldu da txupina jaurtitzearen arduraduna, musikaren erritmora. Txupina bota orduko lehertu da festa. Koxme baleak eta haren laguntzaileek karameloak eta puxikak bota dituzte balkoitik behera, haurren gozamenerako. Inguruko kaleetan jarraitu dute festan, Joxelontxoxen atzetik.

Arratsaldean jarraituko du festak. Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua: 

Gaur, larunbata

  • 17:00-20:00. Mozorro lehiaketa Ludotxo ludotekan, makillajea eta desfilea, 9-11 urte bitarteko haurrentzat.
  • 17:30. Inauterietako 5. Konpartsa: Uda Giro. Musika Plazatik abiatuko dira. Eguraldi txarra egingo balu, igandeko 13:00etan egingo lukete.
  • 18:00-20:30. Inauteri jaia Zinema pilotalekuan: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña), 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Gaia itsasoa izango da.
  • 19:00. Mozorro lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira. Aldez aurretik izen eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean Euskalduna tabernan.
  • 19:30. Emanaldia Trikidantz taldearekin.
  • 19:30. Kuadrillen arteko mozorro lehiaketaren sari banaketa Musika Plazan (1. saria: 250 euroko bonoa; 2. saria: 150 euroko bonoa; eta 3. saria: 100 euroko bonoa). Sari guztak Zurekin elkarteko tabernetan gastatzeko izango dira.
  • 21:30-00:00. Disko festa DJ Davila eta DJ Javirekin, Zinema pilotalekuan.

Bihar, igandea

  • 12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
  • 17:30. Peru Krokodiloa emanaldia, Kantu Kolore taldearen eskutik, doan. Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Turismo Bulegoan, edo egunean bertan leihatilan, edukiera bete arte.