Inauteriak 2022

Argazkitan. Uda giroa ekarri du konpartsak Zarauzko kaleetara

Juan Luis Romatet 2022ko ots. 27a, 10:15

Uda garaia heltzeko oraindik hilabete batzuk falta dira, baina uda giroarekin blaitu zituen konpartsak herriko kaleak. Musika, dantza, kolorea eta alaitasuna zabaldu zituzten konpartsako kideek Inauterietako larunbat arratsaldean.