Ukrainako gerra amaitzea eskatzeko otoitza egingo dute Parrokian

Zarauzko Hitza 2022ko mar. 1a, 17:00

Zarauzko parrokia.

Ukrainako herriaren sufrimendutik gertu egoteko eguna izango da bihar, martxoak 2, Zarauzko parrokian, "guztiok anai-arrebak garela sentitzeko eta gerraren amaiera Jainkoari eskatzeko eguna", Parrokiak azaldu duenez. Hala, herritarrei dei egin diete 20:00etan otoitz egitera bertaratu daitezen.