Ederki ospatu dute Aingeru Guarda eguna Iñurritza jubilatu elkartekoek

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 2a, 09:10

Jan-edanean eta kantuan aritu ziren atzo beren eguna ospatzeko San Pelaio auzoko erretiratuak, eta aurten 90 urte beteko dituzten bazkideak omentzeko tartea ere hartu zuten. Bete egin zen elkarte gastronomikoa bazkaritan, eta bertan izan ziren Xabier Txurruka alkatea eta Jesus Arana alkateordea ere.

Iñurritza jubilatu elkarteak Aingeru Guarda egunean ospatzen du bere eguna, eta atzo, meza eta bazkaria izan zituzten giro ederrean. Bazkaritarako bete egin zen elkarte gastronomikoa, eta udal ordezkariek ere ez zuten hutsik egin, Xabier Txurruka alkatea eta Jesus Arana alkateordeak ere haiekin bazkaldu baitzuten.

Ondoren, aurten 90 urte beteko dituzten elkarteko bazkideak omendu zituzten, lore sorta eta oparitxoa emanez. Miguel Murgiondo, Encarnacion Irazabal, Andoni Odriozola, Cayetana Bibiano,
Iñaki Laskibar, Rosario Oruezabal eta Milagros Aranbarri dira omenduak.

Denek ezin izan zuten bertaratu, baina bai Miguel,Cayetana, Encarnacion eta Andonik, talde argazkian ikus daitekeenez.

Ohi bezala, kantuan eta musikarekin amaitu zuten ospakizuna.

Argazkiak: Iñurritza jubilatu elkartea.