Udalak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak Ukrainari elkartasuna adierazteko

Zarauzko Hitza 2022ko mar. 2a, 15:00

Zarauzko Udalak herritarrak deitu ditu ostiral honetan 20:30ean Lege Zaharren Enparantzan elkartzera, "kandelak edo argiak piztuz, ukrainar herriari zarauztarren elkartasuna eta babesa adierazteko".

Bestalde, Zarauzko Parrokian "Ukrainako herriaren sufrimendutik gertu egoteko eguna" izango da gaurkoa, "guztiok anai-arrebak garela sentitzeko eta gerraren amaiera Jainkoari eskatzeko eguna", Parrokiak azaldu duenez. Hala, herritarrei dei egin diete 20:00etan otoitz egitera bertaratu daitezen.