Gurutze Gorriak hainbat ikastaro eskainiko ditu martxoaren 12tik aurrera

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 3a, 17:00

Lehen Sorospen eta Uretako Sorospen ikastaroak edota desfribilagailua erabiltzen trebatzeko saioak antolatu dituzte. 

Gurutze Gorriaren Herri BIltzarrak Lehen Sorospen, Desfibrilagailu Erdi-Automatikoaren Erabilerarako eta Uretako Sorosopen ikastaroak antolatu ditu. Martxoaren 12tik aurrera eskainiko dituzte. 

Lehen Sorospen ikastaroa biztanleria guztiari zuzendua dago, eta ezusteko gaixotasun edo istripu baten arurean eman beharreko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, bihotz-biriken berpizkundea eta zaurien ardura landuz, besteak beste. Izena emateko baldintza bakarra 16 urtetik gora izatea da, eta unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliagarria da. 

Desfibrilagailu Erdi-Automatikoa erabiltzeko ikastaroan bihotz-geldialdian hain erabilgarriak diren gailu horiek nola erabili irakatsiko dute, formatu laburrean. 

Uretako Sorospenen ikastaroan, berriz, uretan eta itsasoan sorospena emateko teknikak lantzen dira, hondartza eta itsas-inguruaren ezagutzaz gain. Ikastaro hau egiteko, beharrezkoa da 18 urte beteak izatea. 

Informazioa lortzeko edota izena emateko, 610 10 28 72 telefono zenbakira edo zarautz@cruzroja.es helbidera jo daiteke.