Henri Matisse artista hizpide, gaur Photomuseumen

Elena Marguello 2022ko mar. 4a, 11:12

Henri Matisse.

Henri Matisse margolariari buruzko saioa egingo dute gaur Aula/Gela programaren barruan. Ozeaniako Memoria, Maskara-konposizio handia eta Biluzi-urdina lanak aztertuko dira, bestek beste, 18:00etan hasita.

Gaur, Aula/Gela emanaldian Henri Matisse margolari frantziarra izango dute hizpide. Photomuseumeko kideek azaldu dutenez, pintura-ontzaileek, arte-historialariek eta Matissen ezagunek New Yorkeko Moman eta Londreseko Tate Modernen grabatutako irudiak aztertuko dituzte, 18:00etan hasita.

Matissen obraren azken zatia aztertuko da gaurko saioan, artistaren cut-outs, koloretako paper zatiekin egindako lan ezagunak. Hala nola, Ozeaniako Memoria, Maskara-konposizio handia eta Biluzi-urdina.

Kulturaren zabalkunderako Aula/Gela programa Photomuseumak sustatutzen du, eta Zarauzko Udalak babesten du.