Zarauztarrak gogor borrokatu dira Hondarribiko XXII. Traineru Jaitsieran

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 6a, 11:00

Zarauzko gizonezkoak Hondarribian ligan lehiatzen, iaz.

Bederatzigarren sailkatu dira ZAEko bai gizonezkoak, bai emakumezkoak.

Hondarribiko XXII. Traineru Jaitsieran lehiatu ziren atzo Zarautz Arraun Elkarteko traineru nagusiak, eta gogor borrokatu zuten estropadetan. Gizonezkoek postu bikaina eskuratu zuten, bederatzigarren sailkatuta 22 trainerutatik. Segundo askoko tartea atera zioten, gainera, hurrengo sailkatuei; eta alderantziz, zazpigarren eta zortzigarren sailkatuengandik segundo gutxira gelditu ziren.

Bandera Donostiarrarentzat izan zen,  21:09 denbora eginda. Bigarren Hondarribi sailkatu zen 21:29 denborarekin, eta hirugarren, berriz, Zierbena, 21:38 denbora eginda.

Emakumezkoek ere lana gogotik egin zuten, eta azken bigarren postuan helmugaratu arren, segundo gutxiko aldea atera zieten aurreko sailkatuek. Orioko emakumezkoak erraz gailendu ziren estropadan 11:52 denborarekin, 20 segundoko aldea aterata Arraun Lagunak taldekoei –12:12 denbora–. Donostiarra izan zen hirugarren, 12:29 denbora eginda.

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

  1. Orio 11:52 
  2. Arraun Lagunak 12:12
  3. Donostiarra 12:29
  4. Hibaika 12:30
  5. Tolosaldea A 12:34
  6. Tolosaldea B 12:41
  7. Zumaia 12:50
  8. Hondarribia 12:57
  9. Zarautz 13:03
  10. Hernani 13:14

Gizonezkoak

  1. Donostiarra  21:09 
  2. Hondarribia 21:29
  3. Zierbena 21:38
  4. Ondarroa 21:47
  5. Getaria 21:49
  6. Isuntza 22:06
  7. Arkote 22:21
  8. San Juan 22:25
  9. Zarautz 22:29
  10. Zumaia 22:46
  11. Lapurdi 22:53
  12. Busturialdea 22:59
  13. San Pedro 23:02
  14. Orio B 23:14
  15. Hondarribia B
  16. Rianxo 23:18
  17. Hibaika 23:36
  18. Mutriku 23:36
  19. Isuntza-Mutriku 23:42
  20. Donostiarra B 23:42
  21. Arraun Lagunak 26:25
  22. Illunbe -