Beteranoen Eguna antolatu dute errugbi taldekoek

Elena Marguello 2022ko mar. 7a, 10:23

Sanz Eneako argazki artxiboa

Apirilaren 2an egingo dute Beteranoen Eguna Zarauzko Rugby Taldekoek. Partidak eta herri bazkaria izango dira egitarauan, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Beteranoen Eguna antolatu dute Zarautz Rugby Taldekoek apirilaren 2rako. Goizetik hasi eta arratsaldera bitartean errugbi partidak eta bazkaria antolatu dituzte.

Eguna hasteko, beteranoek elkarren arten jokatu dute, 10:30etatik 12:30etara. Ondoren, 13:00etatik 15:30etara, herri bazkaria egingo dute. Buffet librea eskainiko dute bertan, eta besteak beste, hanburgesak, txorizoa eta hirugiharra izango dituzte bazkaltzeko. Bazkariaren prezioa 20 euro da, eta 14 urtetik beherakoentzat 15 euro.

Arratsaldean, 16:00etan hasita, Gesalaga Okelan Zarautz eta Palencia Rugby Club taldeen arteko partida jokatu da. Zarauztarrek denboraldiko azken partida jokatuko dute etxean.

Izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei egin: 609 42 45 99 (Cuchi), 630 66 13 10 (Asti), 636 56 96 82 (Paul) eta 609 30 60 79 (Dani).