Ipar martxa eta segurtasunaren inguruko hitzaldia antolatu ditu Udaberri elkarteak

Elena Marguello 2022ko mar. 7a, 12:30

Udaberri Jubilatua Elkartea. (Hitza)

Asteazkenean izango dira bi hitzorduak. Ipar martxa irteera 10:30ean abiatuko da, Adineko pertsonak eta segurtasuna hitzaldia, berriz, 17:00etatik aurrera eskainiko dute Udaberriko lehenengo solairuan.

Ipar martxa irteera eta segurtasunaren inguruko hitzaldia antolatu ditu Udaberri Jubilatuen Elkarteak asteazkenerako. Ipar martxari 10:30ean emango diote hasiera. Adineko pertsonak eta segurtasuna hitzaldia, berriz, 17:00etatik aurrera eskainiko dute.

Ipar martxa goizeko 10:30ean abiatuko da Udaberriko sarrera nagusiaren aurretik. Bulegoan edota udaberrizarautz@gmail.com helbidean eman daiteke irteerarako izena, eta parte hartzaileek etxetik bastoiak eman beharko dituzte.

Arratsaldean, 17:00etan hasita, Udaberri Jubilatuen Elkarteko bazkideentzat adineko pertsonak eta segurtasuna hitzaldia eskainiko dute Udaberriko lehenengo solairuan. Segurtasuna kalea, etxean, mugikorra edota internet erabiltzean izango dituzte mintzagai Ertzaintzaren eskutik.