Poesia errezitaldia eta erakusketa antolatu ditu Ispilu Artek

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 9a, 13:30

(Argazkia: Ispilu Arte galeria)

Emakumearena 2022 izenburupean barnebildu dituzte bi ekitaldiak; errezitaldia gaur izango da, eta erakusketa ostiralean zabalduko dute.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Ispilu Arte galeriak Emakumearena 2022 kultur ekimena antolatu du egunotarako. Gaur arratsaldean, 19:30ean hasita, Tximeletaren esnatzea poesia errezitaldia egingo dute, eta ondorengo lagunek hartuko dute parte irakurtaldian: Soraya Ronquillo, Helena Ayerbe, Candida Rivas Mendoza, Lida Castellanos Maldonado, Bouchra Darrhaissa eta Katia Reimberg Castello Branco.

Ostiralean, berriz, erakusketa kolektiboa zabalduko dute, eta bertan hainbat artistaren lanak ikusi ahal izango dira galerian: Viki Claramunt, Martxe Arana, Antonio Peña, Iñigo Ormazabal, Ruiz de Egino,Itzi Frades, Ainize Txopitea, Marian Aranburu eta Lola Sarratea. Inaugurazioa 19:30ean izango da.