'Aztarnak' dokumentala ikusgai igandean, Modelo aretoan

Elena Marguello 2022ko mar. 10a, 10:31

Igande honetan, martxoaren 13an, Aztarnak dokumentala ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, 11:30ean hasita. Ikustaldiaren ondoren, solasaldia egingo dute dokumentalaren inguruan hausnarketa egiteko.

Maru Solares zinemagileak zuzendutako film dokumental horrek pasa den urteko Donostiako Zinemaldiaren Ikusmira sekzioa itxi zuen. Dokumentala aztertzen saiatzen da zer aztarna uzten dituen haur baten jaiotzka eta haurtzaroko lehen urteetan bizitakoek pertsona batengan, egilearen ikuspuntu pertsonala eta arlo horretako profesionalen ikuspuntuak uztartuz.

Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egingo dute gaiaren inguruan gehiago sakontzeko. Bertan Ramon Mauduit psikologoa, Maider Leunda pediatra eta Julene Armendariz terapeuta perinatala ariko dira solasean.

Sarrera doakoa izango da, eta dokumentalaren emanaldia zein solasaldia euskaraz nahiz gaztelaniaz egingo dute.