Zuhaitz landaketa antolatu du Lurgaiak biharko

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 11a, 10:00

Bihar goizean egingo dute landaketa, eta bertako zuhaitzak landatuko dituzte. 09:00etan jarri dute hitzordua Izeta sagardotegiko aparkalekuan, eta 13:30era arte luzatuko da ekintza. Arkamurka Natur Taldeak bertaratzeko deia luzatu du.

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute info@lurgaia.org helbidera mezua idatzita. Mendiko botak, kantinplora eta hamaiketakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. Joan den hilean ere egin zuten zuhaitzak landatzeko beste saio bat.