'Emakumearena' erakusketa ireki dute Ispilu Arte galerian

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 12a, 11:03

Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan, erakusketa zabaldu zuten atzo. Hainbat artisten lanak daude bertan ikusgai, martxoaren 26ra arte.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Ispilu Arte galeriak Emakumearena 2022 kultur ekimena antolatu du aste honetan. Asteazkenean egin zuten Tximeletaren esnatzea poesia errezitaldia,  eta bertan parte hartu zuten Soraya Ronquillok, Helena Ayerbek, Candida Rivas Mendozak, Lida Castellanos Maldonadok, Bouchra Darrhaissak eta Katia Reimberg Castello Brancok.

Atzo, berriz, erakusketa kolektiboa zabalduko zuten, eta bertan hainbat artistaren lanak ikusi ahal izango dira datozen egunotan: Viki Claramunt, Martxe Arana, Antonio Peña, Iñigo Ormazabal, Ruiz de Egino, Itzi Frades, Ainize Txopitea, Marian Aranburu eta Lola Sarratea.

Martxoaren 26ra bitartean ikusi ahal izango da, asteazkenetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara.