Eguraldi ederrarekin eman diote hasiera Morroxka Egunari

Elena Marguello 2022ko mar. 12a, 15:00

Jolasak eta Josebe Iturriotzen maitasun erromantikoaren inguruko solasaldia izan dituzte goizeko egitarauan.

10:30ean hasi dute Morroxka Eguna dozena bat inguru emakumek Putzuzulon. 12:00ak bitartean, jolasak egin dituzte giro ederrean. Ondoren, hainbat gazte inguratu dira gaztetxera Josebe Iturriotzen solasaldia entzutera; maitasun erromantikoaren inguruan aritu dira gaztetxera bertaratu direnak.

14:30ean bazkaria egingo dute, eta arratsaldean nahiz gauean, musikaz girotutako egitarauarekin jarraituko dute.