Auritz Mendia eta Izaro Etxarri garaile, kadeteen XXXI. Zarauztarra Sarian

Elena Marguello 2022ko mar. 12a, 17:00

130 inguru txirrindularik hartu dute parte lasterketan. Auritz Mendia izan da mendiko sariaren irabazlea, eta taldeetako saria Caja Rural-Ikolan-Beasain taldeak jaso du.

45 kilometro inguruko lasterketa osatu dute gaur 130 inguru txirrindularik. 10:30ean eman diote hasiera lasterketari Duke Enea parkearen parean, eta helmuga ere bertan izan da.

Kadete mutiletan Auritz Mendia izan da gaurko garailea; Egoi Agirrezabala izan da bigarren eta Ivan Gomez hirugarrena. Nesketan, berriz, Izaro Etxarri izan da helmugara iristen lehenengoa, Irati Aranguren bigarrena eta Naiara Espinosa hirugarrena. Mendiko saria ere Auritz Mendiarentzat izan da, eta taldeetako saria Caja Rural-Ikolan-Beasain taldeak jaso du.