Anastasiia Kravchuk: "Astebete da gurasoekin hitz egin ez dudala, eta ez dakit nola egongo diren"

Mireia Galarza Bastida eta Gorka Eizagirre 2022ko mar. 12a, 19:17

Hotz Zarautz Ukrainara bidaltzeko materiala biltzen hasi da gaur, eta bertan egon dira elkarteko kideak eta Kravchuk.

Garbi geratu da azken egunotan elkartasunak ematen duen indarra, are gehiago momentu ahuletan. Eskualdean ari dira jasotzen Ukrainara bidaltzeko materiala, tartean Zarautzen eta Orion.

Goizean abiatu da Orioko kamioia, baina lekua soberan zutela jabetuta, Zarauzko Gaztelekuko pilotalekutik pasatu dira, bertan ari baitira Hotz Zarautz eta ukrainar jatorriko zarauztar batzuk ere materiala biltzen. Martxoaren 19ra bitartean izango dira bertan, eta dirua, janaria nahi lo zakuak bilduko dituzte bertan. 

Hotz Zarauzko kideek bilketari buruzko azalpenak emateaz gain, bertan izan da Anastasiia Kravchuk ukrainiar errefuxiatua ere. Azaldu duenez, bere bizitza "zoragarria" zen gatazka lehertu zen arte, eta orain egoera "bere onera" bueltatzea espero du. Orain dela gutxi iritsi zen Zarautzera, eta hemen dago orain.