'Antonia' antzezlana ikusgai ostiralean, Modelon

Elena Marguello 2022ko mar. 16a, 09:00

20:00etan hasiko da ikuskizuna Modelo aretoan. Antzezlana gaztelaniaz izango da, eta sarrerak txarteldegian eta Kutxabankeko atari digitalean erosi daitezke 8 euroren truke.

Javier Liñerak oroimenetik eta oroitzapenetik bidaia egitera gonbidatzen du Antonia antzezlanean.
«Horrek ematen digu nortasuna, herri eta pertsona gisa», dio obraren egileak. Gogoratu ala ez? Oroimena egin behar da ala iragana geratu den lekuan utzi behar da? Bi galdera horiek arlo pertsonalean zein kolektiboan aplikatzen dira, bai norberaren bizipenetan, bai besteenetan; izan ere, zerk osatzen gaitu, zerk eragiten digu garena izatea? Javier Liñerak erantzunak zabalik uzten ditu Antonia antzezlanean.