Infantil eta kadete mailako txirrindularitza proba jokatuko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 18a, 10:00

16:30 eta 17:30 bitartean, Zuberoa eta Herrikosoro kaleeta garajeetatik ezingo da ibilgailurik atera nahiz. sartu.

Zarauztarra txirrindulari elkarteak antolatuta, infantil eta kadete mailako lasterketa jokatuko da bihar goizean, Zuberoa kalean hasi eta bukatuta. Txirrindulariak 16:30ean abiatuko dira, eta Zuberoa, Gurmendi, Herrikosoro eta Hegoalde kaleetan zehar osatuko dute zirkuitua.

Lasterketak 17:30 aldera arte iraungo du, eta Zarauzko Udalak iragarri du Zuberoa eta Herrikosoro kaleetan dauden garajeetako ibilgailuek ezingo dute irten nahiz sartu proba amaitu arte.