Ukrainarako materiala jasotzeko azken eguna da gaurkoa

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 19a, 09:00

Hotz Zarautz elkarteko kideak eta ukrainar jatorriko zenbait herritar Ukrainara laguntza humanitarioa bidali ahal izateko materiala biltzen ari da joan den astetik, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Bilketaren azken eguna gaur izango da, beraz, oraindik bada astia elkartasun kanpainarekin bat egiteko.

Elikagaiak, higiene produktuak eta hotzari aurre egiteko materiala jasotzen ari dira Gaztelekuko frontoian, ondorengo ordutegian: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.