Astelehenetik aurrera erabilgarri egongo da Aritzbataldeko ikasgela

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 19a, 16:00
Irune Urbieta Hezkuntza zinegotzia, Aritzbatalde kiroldegiko ikasgelan. (Zarauzko Udala)

Bi urte geroago, udalak berriro kiroldegira bueltatuko du zerbitzua, herriko ikasleen beharrak asetzeko. Ordutegi zabala izango du eta 50 lagunentzako edukiera.

Datorren astelehenetik aurrera Aritzbatalde kiroldegira itzuliko da berriro ere udalak herriko ikasleen eskura jartzen duen ikasgela. "Duela bi urte, pandemiaren ondorioz, kiroldegian espazioak berrantolatu behar izan ziren eta ikasgela Sanz Enean bakarrik zabaltzeko beharrean ikusi ginen. Orain, aurreko egoerara bueltatzeko aukera dugula ikusita, kiroldegian berriz zabaltzeko erabakia hartu dugu”, jakitera eman du adierazi du Irune Urbieta Hezkuntza zinegotziak. Beraz, zerbitzu hobearekin eta ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean zerbitzuak, ikasleen beharrak asetzea " ezinbestekoa" dela iritzi diolako zinegotziak. 

Ikasgela datorren astetik aurrera egongo da zabalik ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 06:15etik 21:30era; larunbatetan, 08:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara; eta igande nahiz jai-bezperetan, 08:00etatik 13:30era. Aretoak 50 lagunentzako edukiera izango du, Wi-Fi konexioarekin. Bertaratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da liburutegiko txartela kiroldegiko harreran erakustea.

Ikasgela kiroldegian dagoenez, udalak erabiltzaileei jakinarazi nahi dieordu zehatz batzuetan zarata egon daitekela ondoko aretoetan spinning ikastaroak emgo dituztelako. Aretoaren sarreran adieraziko dute zarata gehien egon daitezkeen orduak.