'Tipularen sehaska kanta' dokumentala emango dute asteazkenean Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 19a, 17:30

Sare Herritarrak sustatuta, espetxean gaitz psikiko zein fisikoekin bizitzearen inguruan Lander Garrok zuzendako film-dokumentala da Tipularen sehaska kanta. Otsailaren 3an estreinatu zuten Donostian, eta harrezkero euskal Herriko hainbat tokitan eskaini dute. Datorren asteazkenean, martxoaren 23an, Modelo aretoan izango da ikusgai, 19:00etatik aurrera.