Zarauzko emakumeen traineruak laugarren egin du Deustuko jaitsieran

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 20a, 10:45
Emakumeen 'Enbata' ontzia, atzo, deustun. (ZAE)

Zarautz Gesalaga Okelango emakumeen Enbata ontzia laugarren postuan helmugaratu zen atzokoan Deustuko traineru jaitsieran.  Guztira, bost ontzik hartu zuten parte, eta Hondarribia izan zen bizkorrena 4.600 metroko lana osatzen, 21.07ko denborarekin. Zarauzko taldea Deustu eta Ondarruren atzetik sailkatu zen, 22.19ko denboran eginez. Azken postuan Portugalete iritsi zen.