Apirilaren irekiko dute haurreskolako izen ematea

Elena Marguello 2022ko mar. 22a, 11:00

Apirilaren 11tik maiatzaren 9ra bitartean egongo da zabalik izen ematea.

Apirilaren 11tik maiatzaren 9ra bitartean egongo da zabalik 2022/2023 ikasturterako haurreskolan izena emateko epea. Izen emateko inprimakiak eta informazio gehiago lortu ahalko da apirilaren hasieran haurreskolan, 09:00etatik 15:30etara bitartean.

Ate irekien saioak ere egingo dituzte haurreskola ezagutzeko. Aurrez hitzordua hartu beharko da saio hauetara bertaratu ahal izateko.