Salberdinen alokairu sozialeko 60 apartamentu eraikitzeko lizentzia eman dio udalak Jaurlaritzari

Salberdin eremuan etxebizitzak eraikitzen. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Udalaren jabetzakoa den Salberdin eremuko AD partzelan alokairu sozialera bideratuko diren 60 apartamentu eraikitzeko lizentzia eman dio gaur eguerdian Tokiko Gobernu Batzarrak Eusko Jaurlaritzari. Halaxe jakitera eman du Xabier Txurruka alkateak bere facebook  kontuan. Obraren aurrekontua 7.206.402,98 eurokoa da, BEZ gabe.