Azken borondate dokumentuei buruzko hitzaldia eskainiko dute hilaren 29an

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 22a, 16:50

Azken borondate dokumentua.

Bihotzetik proiektuaren bigarren hitzaldia informatiboa egingo dute martxoaren 29an, datorren asteartean, Antoniano aretoan. Azken borondate dokumentuen inguruko a izango da, eta Javier Aramendia ariko da hizlari lanetan; elebitan eskainiko du saioa, 18:30ean hasita. Bertaratzeko izena eman behar da aurrez ondorengo estekan.