Su hartu du Azken Portuko etxebizitza bateko balkoiak

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 23a, 10:00

Atzo iluntzean Azken Portu auzoko etxebizitza batek su hartu zuen. Araba kaleko bosgarren solairu bateko etxebizitza baten balkoian hasi zen sutea 22:15 aldera. Suhiltzaileek berehala itzali zuten, eta ez zituzten bizilagunak etxeetatik atera eta ez zen zauriturik izan. Ertzaintzaren hipotesiaren arabera, zigarro-punta baten eraginez piztu zen sua.