Pagoeta elkarteak Itzagara mendi irteera antolatu du iganderako

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 23a, 15:30

Itzaga Haitza. (Wikipedia)

Mendizaleen artean eta batez ere nafarren artean oso ezaguna den tontorra da Itzaga Haitza (1360 metroko garaiera). Pagoeta Mendizale Elkarteak igande honetan bertara antolatu du egun osoko irteera: Ardanatz, San Migel baseliza, Itzaga Haitza, Ganbela, Santagata eta Altzorritz. Hamasei kilometro inguruko zeharkaldia izango da, zailtasun ertainekoa eta  5:30 ordu inguruko iraupenekoa.

Ohi bezala, izena Mendizabal kinkila dendan eman daiteke ostirala bitartean, eta irteera igandean bertan egingo dute Agoueseneko biribilgune ondoko geralekutik, 07:30ean.