Markina-Xemeinen eta Bergaran lehiatuko dira Eulen-Nuuk taldekoak asteburuan

Elena Marguello 2022ko mar. 25a, 09:00
Hodei Murcia. (Jira-Bira)

Markina-Xemeineko lasterketa bihar izango da, 15:30ean hasita; Bergarakoa, berriz, igandeko 10:00etan abiatuko da. Taldeko bederatzi txirrindulari lehiatuko dira asteburuan.

Eulen-Nuuk taldea bi lasterketatan lehiatuko da asteburuan. Bihar, larunbata, Markina-Xemeinen 117 kilometroko lasterketa egingo dute, 15:30ean hasita. Igandean, Gorlako igoera egingo dute Bergaran, 10:00etan abiatuta. 130 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, eta Gorlako bigarren igoera izango dute helmuga.

Bederatzi txirrindulari arituko dira lehian asteburu honetan: Ajerrista, Camino, Murcia, Ortiz, Eizagirre, Asier Azkarate, Andoni Azkarate, Garcia eta Esparza.