Turismo Bulegoak kalitate turistikoaren Q ikurra berritu du

Elena Marguello 2022ko mar. 24a, 16:30
(Zarauzko Udala)

2005. urtean jaso zuen lehenengo aldiz Q Kalitate Zigilua, eta orduztik urtero gainditu ditu beharrezkoak diren auditoria guztiak.

Zarauzko Turismo Bulegoak Kalitate Turistikoaren Q ikurra berritu du 2022. urterako. Q ezaugarria duten establezimendu turistikoek, ospea, berezitasuna, fidagarritasuna, zorroztasuna eta sustapena bereganatzen dituzte Turismo saileko Estatuko Idazkaritzaren eta Autonomia Erkidegoen eskutik.

Zarauzko Turismo Bulegoa, Q Kalitate Zigilu hau lortzen lehenengoetakoa izan zen 2005. urtean eta, geroztik, urtero zigilu hau mantentzeko beharrezkoak diren auditoria guztiak gainditu ditu. Azkena, pasa den martxoaren 10ean gainditu zuen eta, ondorioz, 2022. urtean herriko Turismo Bulegoak zigilu honek bere baitan barneratzen dituen kalitate, segurtasun eta profesionaltasun bermeak
betetzen dituela ziurtatzen da.

“Harrotasunez betetzen gaitu beste urte batez Zarauzko Turismo Bulegoak Q Kalitatearen ikurra berritzeak, bertako langileek oso gogor lan egiten baitute ahalik eta zerbitzu eta laguntza hoberena eskaintzeko Bulegora gerturatzen diren pertsona eta erakunde guztiei”, adierazi du Leire Arana Turismo zinegotziak. “Q Kalitatearen ikur honetaz gain, Zarauzko Turismo Bulegoak beste hainbat kalitate zigilu ere baditu, Kode Etikoaren zigilua eta Familia Turismoaren zigilua, besteak beste”.