'Flee' eta 'Coda' filmak dira asteburu honetako Modeloko proposamenak

Elena Margüello 2022ko mar. 25a, 13:00

Sian Heder zuzendariaren filma da Coda. Protagonista, gorren familia bateko kide entzule bakarra da eta zaletasun berriak aurkitzeko irrikaz, Rubyk bere institutuko koruan zortea probatzea erabakitzen du. Flee animaziozko filma da, eta Danimarkan bizi den errefuxiatu afganiar baten historia kontatzen du. 

Martxoak 26, larunbata:
      19:15      CODA
      22:15     CODA
   
Martxoak 27, igandea:
      19:15     CODA
 
Martxoak 28, astelehena (ikusleen  eguna)
      17:00     CODA
      20:30     CODA
 
Martxoak 29, asteartea:
      20:30     FLEE