Zozketa

'Winona & Grace' eta 'Baby esferic' emanaldietarako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza 2022ko mar. 28a, 10:16

Winona & Grace antzerkia izango da ostiralean, 20.00etan, eta igandean, berriz, familia osoentzat Baby esferic antzezlana, 10:30ean eta 11:30ean.

Modelo aretoak bi emanaldi berri eskainiko ditu asteburuan.. Batetik, ostiralean, Winona & Grace emanaldia izango da 20:00etan, eta igandean, fanilia osoarentzat txanda izango da Baby esferic antzezlanarekin. Azken honen bi saio izango dira: 10:30ean eta 11:30ean.

Zarauzko Hitzak saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Hala, ostiraleko saiorako zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, eta, aldiz, igandeko saiorako sarreren zozketan parte hartzeko hemen dute aukera.

Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.