Giro aparta, Azken Portuko Jai Batzordeak Putzuzulon antolatutako bazkarian

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 26a, 16:32

19:30ean, egunari amaiera emateko, erromeria ibiltaria egingo dute denek elkarrekin auzoan barrena, Fan&Go musika taldeak girotuta.

Auzoa "umorez eta kolorez" betetzeko asmoarekin, Azken Portuko Jai Batzordeak auzoa koloreztatzeko eguna egingo zutela iragarri zuen, eta eguraldiak lagunduta, ederki hasi dute eguna Putzuzulon egin duten bazkarian.

Hainbat lagun elkartu dira bertan, eta kanpoan prestatu dute bazkaria. Bazkariaz gain, Ane Lindane eta Maria Blancoren bakarrizketak izan dira.

19:30ean, egunari amaiera emateko, erromeria ibiltaria egingo dute denek elkarrekin auzoan barrena, Fan&Go musika taldeak girotuta.