Enbatako traineruak zortzigarren eta hamalaugarren sailkatu dira San Pedroko jaitsieran

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 27a, 10:50
Mutilen trainerua atzoko estropadan. (Argazkia: @zarautzarraun)

Emakumeen taldeak 11:42,14ko denbora behar izan zuen helmugaratzeko, eta gizonezkoenak 20:49,05. 

Liga hasteko hiru hilabete inguru geratzen badira ere, atzo arratsaldean jokatu zuten San Pedroko jaitsiera, eta bertan izan ziren Zarauzko traineruak ere. 

Emakumezkoei dagokionez, zortzigarren amaitu zuten Zarauzko neskek, 11:42,14ko denbora lortuta. Gizonezkoen kasuan, aldiz, hamalaugarren helmugaratu zen taldea, 20:49,05ko denbora eginda, eta Bermeo sailkatu zen lehen postuan. Beteranoen Badok 13 taldea, beraien kategorian, hirugarrena izan zen, 11 minutu eta 12 segundutan helmugaratuta.