Lorelei taldearen 'Ilargiaren etorbidea' abestia, entzungai

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 27a, 17:00

Aurten 25 urte beteko dira Lorelei taldearen 'Bada hiri gorri bat' lanaren argitalpenetik, eta data berezi hori ospatzeko, 'Ilargiaren etorbidea' abestia grabatu dute. Dagoeneko entzungai jarri du abestia Elkar argitaletxeak. 

Abestiarekin batera, ondoko mezua zabaldu dute: "Aurtengo udazkenak lore berriak ekarriko omen ditu. Itxaron behar".