Zarautz Trik taldekoek Pasaia girotu dute hainbat musikarirekin batera

Elena Marguello 2022ko mar. 28a, 10:00

Larunbatean ospatu zuten Euskal Herriko Trikitixa Eguna, Pasaian. 800 lagunetik gora elkartu ziren egun osoan zehar giro paregabean.

Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatu zuten larunbatean, Pasaian. Egun osoko egitaraua antolatu zuten trikitilariek, eta bertan izan ziren Zarautz Trik taldekoak Zumaiako Zutrik eta Getariako Pepita Enbil musika taldeko pandero joleekin batera. 800 musikari baino gehiago elkartu ziren eguna trikiti doinuz ospatzeko.

Goizean, Pasai Donibaneko kaleak alaitu zituzten Orioko, Debako, Zestoako, Gernikako eta Tolosako taldeekin batera. Eguerdi partean, gainerako herrietako musikariekin elkartu ziren bazkaltzeko, eta ondoren, oroigarri banaketa egin zuten bertaratu ziren talde guztientzat. Arratsaldean, kalejira erraldoia egin zuten guztien artean, Trikitixa Eguna giro paregabean amaitzeko.