'Nekaldia San Mateoren arabera' kontzertua Donostian ikustera joateko autobusa antolatu dute

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 28a, 10:30

Bachen Nekaldia San Mateoren arabera obra entzuteko aukera izango da apirilaren 4an, astelehenean, Donostiako Kursaal Auditorioan. Joan-etorria egiteko autobus zerbitzua jarri da.

Donostiako Kursaalen ematen diren musika klasikoko kontzertuak herrietara hurreratu nahian, autobus zerbitzua jarri da azken urteotan emanaldi horietara joan nahi duten zaletuei erraztasunak emateko. Hala, apirilaren 4an, astelehena, Johann Sebastian Bachen Nekaldia San Mateoren arabera obra emango da Kursaalen, eta joan-etorriak egiteko autobusa izango da Zarauztik.

Musika barrokoaren historiako obra nagusi honek Kristoren oinazea eta heriotza aurkezten ditu, San Mateoren ebanjelioan jasotakoaren arabera: Bachek beste inork egin ezin zezakeen moduan uztartzen ditu testua eta musika, ebanjelioko testuarekiko fideltasuna, sorkuntza poetiko gorena, pietatea…

Parte hartzaileak:

  • Il Giardellino Baroque Orchestra
  • Vocalconsort Berlin
  • Easo Eskolania
  • Marcus Creed, zuzendaria.

Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

Prozedura:

  • Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
  • Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute kultura@zarautz.eus helbidera idatzita edo 943-00 51 20 telefonora deituta.

Autobusaren ordutegia:

Zumaiatik abiatuta, Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:

  • Zumaia: 18:10, Txomin Agirre kaiko geltokian.
  • Getaria: 18:20, autobus geltokian.
  • Zarautz: 18:30, Batzoki aurreko autobus geltokian.
  • Orio: 18:40, autobus geltokian.

Ordu Gaztea/Langabetuak:

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da.

Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) martxoaren 30ean amaituko da.

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko da. Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero.