Lanen lehenengo fasea amaituta, ireki ditu ateak Merkatu Plazak

Elena Marguello 2022ko mar. 28a, 12:30

Gaur, astelehena, ireki ditu ateak berriro ere Merkatu Plazak. Hilabete inguruko berritze lanen lehenengo fasea ia amaituta, postu gutxi batzuk itzuli dira ohiko jardunera. Merkatua ireki bada ere, oraindik berritze lanen azken xehetasunak amaitzear daude.

Udalak pasa den astean bidalitako oharraren arabera, Lege Zaharren Enparantzako karpan dauden ekoizleek beste aste betez jarraituko dute bertan lanean. Hurrengo astean itzuliko dira Merkatu Plazako postu berrietara.